Partaidetzaren irekitasunaren printzipioa

Erabakin parte hartzeko atea zabalik egongo da, eta muga oro arrazoitu eta publiko egin beharko da. Partaidetza ez da erroldara mugatuko: herrian edo prozesuan eragiten duten pertsona eta eragileek ere parte hartu ahal izango dute, bertan erroldatuta egon ez arren; ikastetxeetako kideak, esaterako, edo herrian bizi ez arren prozesuan aritu direnak. Gutxieneko lotura bat eskatuko da, ordea; Elgoibarren honela formulatu zen: «Herri Itunean Elgoibarrekin edo prozesuarekin lotura duen edonork parte har dezake». Espazio bakoitzak argi adieraziko du nor sar daitekeen eta zergatik, eta prozesu lotesleetan muga zehatzagoak ezarri ahal izango dira. Zehaztu gabe dago printzipio hau espazio bakoitzean nola aplikatuko den.

QR kodea

Taupa Mugimendua erakundaren logo ofiziala

Partaidetzaren irekitasunaren printzipioa

QR kodea