Gardentasun-printzipioa

Erabakin garatzen den partaidetza-espazio orok hasieratik argi azaldu behar du zertarako irekitzen den, nork eta nola parte har dezakeen (Erabakiren bidez zein beste kanaletan) eta zein den partaidetza horren benetako irismena: prozesua informatiboa, kontsultiboa ala loteslea den, nor den parte-hartzailea (aplikazioaren bidez edo bestela) eta nork edo zerk erabakitzen duen. Prozesu bakoitzak, gainera, bere joko-arauak izango ditu, hasieratik ikusgai. Bidean, parte-hartzaileek jakin behar dute zer egoeratan dagoen espazioa eta zein diren hurrengo urratsak; amaieran, argi geratu behar du zein izan den emaitza, zer erabaki hartu diren eta itzulera nola egin den. Erabakitakoaren eragina geroago ere jakinarazi behar da, Decidimen emaitzen jarraipenerako osagaiaz baliatuta.

QR kodea

Taupa Mugimendua erakundaren logo ofiziala

Gardentasun-printzipioa

QR kodea