Laguntza
A partaidetzazko prozesu parte hartze-jardueren sekuentzia bat da (adibidez inkesta bat bete aurretik, proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasuna emanez) erabakiak definitzeko eta erabakiak hartzeko helburuarekin gai zehatz batean.
Partaidetza-prozesuen adibideak hauek dira: hautagaitza batzordeak aukeratzeko prozesua (hautagaitzak aurkezten direnean, ondoren eztabaidatu eta azkenik hautagaitza hautatzen denean), partaidetzako aurrekontuak (proposamenak egiten direnean, ekonomikoki baloratuak eta dirua eskuragarri duten botoa) plangintza estrategikoko prozesua, araudi edo arau baten lankidetza-proiektua, hiri-espazio bat diseinatzea edo politika publikoko plan bat egitea.
proposamenaErabaki-ren hedapena diseinua
Erabaki/Decidim-en gobernantza partekatua abian jartzea eta Herri Ituna pilotuaren jarraipena
Zure ekarpena egin!Prozesu honi buruz
Taupan Erabaki/Decidim-en gobernantza abian jarri eta sendotzeko, Herri Ituna pilotua lagundu eta monitorizatzeko, eta jarraipenerako nahiz etorkizuneko hedapenerako ikaskuntzak jasotzeko prozesua.
Prozesu honek Erabaki Taupan parte hartzeko azpiegitura komun gisa ezartzea du helburu, gobernantza, rol eta funtzionamendu eredu argi bat definituz eta praktikan jarriz. Sei hilabetez, eredu hori benetako parte-hartze prozesu batean probatuko da, Herri Itunean, eta prozesu horrek pilotu gisa funtzionatuko du, nola funtzionatzen duen ikusteko, beharrak hautemateko eta egokitzapenak egiteko. Esperientziari esker, ekarpenen eta erabakien trazabilitatea hobetuko da, parte-hartzaileenganako itzulera indartuko da eta parte-hartze presentziala eta digitala hobeto konektatuko dira. Prozesua amaitzean, ikasitakoak jaso eta sistematizatu egingo dira, Taupak etorkizunean egingo diren prozesu parte-hartzaileetan Erabaki erabiltzea erraztuko duen oinarri berrerabilgarri bat izan dezan.
Helburuak
Erabaki ezartzea Taupan parte hartzeko azpiegitura komun gisa.
Gobernantza, rol eta funtzionamendu eredu argi bat definitzea.
Benetako parte-hartze prozesu batean eredua probatzea.
Trazabilitatea, itzulera eta parte-hartze presentzialaren eta digitalaren arteko konexioa hobetzea.
Ikaskuntzak eta oinarri berrerabilgarri bat sortzea, Erabaki Taupako beste prozesu batzuetara zabaltzeko.
Erreferentzia: taupamugimendua-PART-2026-09-1