Komunikazio eta irisgarritasun printzipioa

Erabakin, informazioa argia, ulergarria eta eskuragarria izan behar da, pertsona bakoitzak uler dezan zer proposatzen den, nola parte har dezakeen eta bere ekarpenak zer eragin izan dezakeen. Hizkera erraza erabiliko da, beharrezkoak ez diren teknizismorik gabe eta, erabiltzen direnean, azalduta; ulergarritasun hori euskara lehen hizkuntza ez dutenentzat ere bermatuko da. Parte-hartzea aurrez aurrekoa nahiz online-koa izan, ekarpena balio berean erregistratuko da, eta bi kanalak elkarren osagarri izango dira. Irisgarritasuna ez da plataformara sartzeko aukera teknikoa bakarrik: informazioa aurkitzea, nabigazioa, formatuak eta parte hartzeko baldintza errealak ere zainduko dira, arrakala digitalak, prekarietateak, denborak edo mugikortasunak inor partaidetzatik kanpo utz ez dezaten. Horregatik, aurrez aurreko espazioak jendearengandik hurbil kokatuko dira.

QR kodea

Taupa Mugimendua erakundaren logo ofiziala

Komunikazio eta irisgarritasun printzipioa

QR kodea