Hizkuntzaren printzipioa

Erabakin euskara izango da Tauparen partaidetza-azpiegituraren erreferentziazko eta laneko hizkuntza, Taupa Mugimenduaren helburuarekin bat: euskararen erabilera sustatzea eta normalizatzea. Aldi berean, pertsonek ulertzen duten hizkuntzan jaso behar dute informazioa, eta nahi duten hizkuntzan egin ekarpena; hautatutako hizkuntza edozein dela ere, ekarpena berdin hartuko da kontuan eta berdin kudeatuko da. Hizkuntzak ez du parte hartzeko, entzuna izateko edo erantzuna jasotzeko oztopo izan behar. Espazio bakoitzak bere hizkuntza-irizpideak zehaztuko ditu, beti euskararen erabilera aktiboki sustatuz eta parte hartzeko aukera erreala bermatuz. Beste hizkuntzetan egindako ekarpenek itzulpena edo kudeaketa-denbora gehiago behar dezakete, baina horrek ez du haien balioa murriztuko. Printzipioetan ez da erantzun-eperik zehazten; horren ordez, barne-mekanismoak aurreikusiko dira, hala nola itzulpenetarako hitzarmenak komunitateekin edo erakunde aliatuekin.

QR kodea

Taupa Mugimendua erakundaren logo ofiziala

Hizkuntzaren printzipioa

QR kodea