Errespetuaren printzipioa

Erabakin, parte-hartzaile orok nahi duena esateko eskubidea du, pertsonen oinarrizko eskubideak kaltetzen ez baditu. Partaidetza ingurune seguru eta errespetuzkoan garatuko da, iritzi eta jarrera ezberdinak adierazteko modukoan, desadostasuna bera ere zilegi dela aitortuz. Errespetuak esan nahi du pertsonak eta haien ekarpenak duintasunez tratatzea, entzutea eta eztabaidan muga argiak izatea: ez da onartuko inor iraintzea, gutxiestea, jazartzea edo haren parte hartzeko eskubidea urratzea. Partaidetzak ez du inor diskriminatuko jatorria, etnia, hizkuntza, generoa, identitatea, joera sexuala, arraza, klase soziala edo iritzi ezberdinak direla-eta, eta iruzkin arrazistak edo printzipio horien aurkakoak salatu ahal izango dira, administrazioak neurriak har ditzan.

QR kodea

Taupa Mugimendua erakundaren logo ofiziala

Errespetuaren printzipioa

QR kodea