Trazabilitate-printzipioa

Erabakin, parte-hartzaileek ekarpenen ibilbidea jarraitu ahal izan behar dute, eta bakoitzak erraz egin behar du bere ekarpenaren jarraipena. Proposamen, ekarpen eta eztabaidek, onartuak izan edo ez, aztarna argia utzi behar dute hasieratik bukaeraraino: zer egin den, nola aztertu den eta zer erabaki hartu den. Ekarpenak onartzeko edo baztertzeko irizpideak ikusgai egongo dira, eta parte-hartzaileek ulertu ahal izango dute nola, zergatik eta nork hartu duen beren ekarpenarekin lotutako erabakia. Taupan, trazabilitateak Erabakiren barruko eta kanpoko partaidetza lotzea ere eskatzen du: aurrez aurreko saioetan edo beste kanaletan jasotako ekarpenek ere beren ibilbidea eta emaitza izan behar dituzte; horretarako, bilerak, topaketak eta mugarriak Erabakin bertan erregistra daitezke, prozesuaren memoria publikoa osatuz.

QR kodea

Taupa Mugimendua erakundaren logo ofiziala

Trazabilitate-printzipioa

QR kodea