Erabaki Taupan: lehen urratsak, norabide partekatua

es Erabaki Taupan: lehen urratsak, norabide partekatua eu Erabaki Taupan: lehen urratsak, norabide partekatua fr Erabaki Taupan: lehen urratsak, norabide partekatua

Avatarra: Argitalpen ofiziala Argitalpen ofiziala

Erabaki Taupa

Taupa Mugimenduan Erabaki hedatzeko prozesua martxan da. Lehen lan-saioan plataforma tresna digital soil bat baino gehiago izatea  planteatu zen: partaidetza-espazioak antolatzeko, dokumentatzeko eta haien jarraipena egiteko azpiegitura komun bat. Helburua da trazabilitatea eta itzulera hobetzea, aurrez aurreko eta online partaidetza hobeto uztartzea, eta etorkizunean Taupak Erabaki gero eta autonomia handiagoz erabiltzeko gaitasuna garatzea.

Saioan proiektuaren arrakasta neurtzeko irizpide nagusiak ere identifikatu ziren: Herri Ituna pilotua behar bezala abiaraztea, plataforma erabilgarria eta ulerterraza izatea, eta Taupako lantaldea partaidetza-espazio berriak bere kabuz sortu eta kudeatzeko gai izatea.

Horrez gain, Erabakiren erabilera gidatuko duten printzipioen lehen oinarriak landu ziren: gardentasuna, trazabilitatea, errespetua, hizkuntza, komunikazioa eta irisgarritasuna. Printzipio horiek ez dira behin betikoak; pilotuan zehar kontrastatu eta fintzen joango dira.

Gobernantzaren lehen egitura ere marrazten hasi da, lau arlo nagusiren inguruan: komunikazioa, metodologia eta dinamizazioa, azpiegitura digitalak eta zuzendaritza estrategikoa.

Herri Ituna izango da lehen prozesu pilotua. Eragileen eta herritarren ibilbideak lantzen hasi dira, abenduaren 3a mugarri nagusi gisa hartuta. Aldi berean, Batera Jauziren aurreko ibilbidea Erabakin nola dokumentatu eta egituratu aztertzen ari gara.

Datozen asteotan, prototipoa osatzen, printzipioak fintzen eta gobernantzaren zein Herri Itunaren inguruan irekita dauden gaiak zehazten jarraituko dugu.

QR kodea

Taupa Mugimendua erakundaren logo ofiziala

Erabaki Taupan: lehen urratsak, norabide partekatua

QR kodea

0 iruzkin

Iruzkinak kargatzen...