Présentation du prototype complet de Batera Jauzi Elgoibar à Erabaki

septembre

29

2026

  • En ligne
  • 10:30 AM - 11:30 AM CEST

Nombre de participants

5

Avatar: Rencontre officielle Rencontre officielle

Le prototype de la plate-forme est révisé pour organiser la trajectoire du processus et la configuration des phases, les taxonomies et la terminologie, ainsi que les critères d'ouverture et de fermeture des étapes sont abordés. Les options permettant de faciliter la participation des citoyens, l'accès par code QR et la création de comptes, de notifications et de bulletins d'information sont également examinées en vue de tester et de préparer les séances de travail suivantes.

Lien vers l'enregistrement de la session.

Comptes rendus des rencontres

Erabakiak

  • Konpromiso indibidualak eta kolektiboak. Plataformara sartzen denak lehenik konpromiso indibidualen edo kolektiboen artean aukeratu beharko du. Horrela, errazago nabigatuko da.

  • Plataformako tresnak bakarrik. Fase honetan ez da neurrira egindako garapenik egingo. Plataformak berez eskaintzen duenarekin lan egingo da.

  • Jarraipena. Urriaren 5etik aurrera ordu erdiko jarraipen-bilerak egingo dira.

Landutako gaiak eta egiteke daudenak

  • Itxura eta diseinua. Talde teknikoak prototipoa erakutsi zuen, botoien bidezko nabigazioarekin. Hiztegia bateratu eta testu batzuk txukundu behar dira. 45 aukerak erraz aurkitzeko moduan nola antolatu aztertu zen. Horretarako, aukeratzen denaren arabera aktibatzen diren iragazkiak erabiliko dira, eta errepikapenak kenduko dira. Irisgarritasunari dagokionez, egungo egitura pantaila-irakurgailuekin ondo dabil. Itxura hobetzeko estilo-orriak (CSS) erabiliko dira, oinarrizko funtzionamendua ukitu gabe.

  • Herritarren proposamen berriak. Proposamen berriak nola onartu eta tramitatu talde eragilearen hurrengo bilerara eramango da. Parte-hartzearen jarraipena egiteko, talde teknikoak izena emandako pertsonen zerrendak esportatzeko aukera aktibatuko du.

  • Talde eragilearen baliozkotzea. Herritarrek edo elkarteek proposatutako konpromisoak talde eragiletik pasako dira. Talde eragileak berrikusi, iragazi eta laburtu egingo ditu argitaratu aurretik. Prozedura hori hurrengo bileran berretsi beharko du talde eragileak.

  • Abisuak eta buletinak. Talde teknikoak aztertuko du hartutako konpromisoen laburpen automatikoak posta elektronikoz bidaltzea, eta erabakiko du noiz eta zenbatero bidali. Bitartean, bi taldeek elkarrekin konfiguratuko dute profiletik buletinetara harpidetzeko aukera.

  • Konpromisoak profilean. Talde teknikoak aztertuko du nola egin, erregistratutako pertsona bakoitzak bere profilean ikus ditzan hartutako konpromisoak eta horien egoera.

  • Hizkuntzak. Edukiak eskuz kargatzen dira hiru hizkuntzatan. Argitaratzeko euskara baino ez da derrigorrezkoa.

  • Izen-emateak paperean. Erabakin konturik ez duten pertsonek paperean emandako atxikimenduak sartzeko modua bilatuko da, inor kanpoan gera ez dadin.

  • Ikastetxeak. Ikasleei zuzendutako gelako konpromisoak (16 urtetik aurrera) dagokion eskola-taldearen izenean erregistratuko dira.

  • Baimenak eta koordinazioa. Talde teknikoak administrazio-baimenak emango dizkie pertsona gehiagori, eta hurrengo bilerarako aurrerapenak prestatuko ditu. Batera Jauzi taldeak jarraipen-bileretarako deialdiak bidaliko ditu. Bi taldeek elkarrekin finkatuko dute hurrengo saio teknikoaren data, eta saio horren akta idatziko dute.

QR Code

Logo officiel de Taupa Mugimendua

Présentation du prototype complet de Batera Jauzi Elgoibar à Erabaki

QR Code